
María José Díaz-Aguado Jalón
Hezkuntzaren Psikologiako katedraduna eta Complutense Unibertsitateko Psikologia Prebentiboaren Unitateko zuzendaria
María José Díaz-Aguado Espainiako Psikologia Akademiako kide da, Hezkuntza Psikologiako katedraduna eta Prebentzio Psikologiako Unitateko zuzendaria, Madrilgo Konplutentse Unibertsitatean.
Bertan, hainbat ikerketa garrantzitsu egin ditu eskolako bizikidetzari eta indarkeriaren prebentzioari buruz; 180 argitalpen baino
gehiagotan jasotzen da. Sari ugari jaso ditu bere ikerketen kalitateagatik eta izaera aitzindariagatik. Sari horien artean, honako
hauek gailentzen dira, konferentziaren gaiarekin lotuta: 2006an Espainian argitaratutako hezkuntzari buruzko libururik onenaren Aula saria, «Del acoso escolar a la cooperación en las aulas» liburuagatik.
Arrazakeria eta xenofobia desagerrarazteari buruzko saria, Gizarte Gaietako Ministerioarena, hezkuntzatik intolerantzia prebenitzeko egindako lan aitzindariagatik.
Prestigio handiko pertsona gisa izendatu dute Eskola Bizikidetzaren Estatuko Behatokiko kide gisa eta elkarbizitzaren adierazleei buruzko lantaldea bideratzeagatik; izan ere, horri buruzko ikerketa multzo esanguratsuenetako bat egin du Espainian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
Europako Kontseiluan aholkulari gisa lan egiteko izendatu zuten, Herritartasun Demokratikorako Hezkuntza proiektuan.
Emakumeen aurkako Indarkeriaren Estatuko Behatokian parte hartzeko izendatu zuten, baita nerabeen arteko berdintasunari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko Estatuko ikerketa multzoadierazgarriena egiteko ere; ikerketa horiek autonomia- erkidegoetako 17 hezkuntza-sailekin eta Hezkuntza Ministerioarekin lankidetzan egin ziren.
Bere azken ikerketa «Acoso y ciberacoso en España en la infancia y en la adolescencia» da, eta konferentzian ikerketa horren zenbait emaitza aurkeztuko dira. Era berean, autonomia-erkidegoak lankidetzan aritu dira, Euskal Autonomia Erkidegokoa.